Ate irekiak antolatu ditu Hernaniko eskubaloi taldeak, datorren asterako

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00

Ekainaren 15 eta 16rako, 16:00etatik 17:00etara bitartean, eskubaloia ezagutzeko, ate irekiak antolatu dira, Hernaniko kiroldegian. 

2020-2021 eskubaloi denboraldi ez-ohikoa amaituta, hurrengo denboraldiari ekin nahi dio eskubaloi taldeak; «egoera hobean hasiko dela pentsatuta» diote. Hori horrela, aurreko urteetan egin duten moduan, oporrak gainera dira, eta eskubaloia ezagutzeko aukera luzatu nahi diete 2010, 2011, 2012, 2013an jaio diren gazteei. 

Bi egunetan egingo dira ate irekiak, ekainaren 15 eta 16an, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara. Saio horien helburua eskubaloiaren oinarrizko arauak ezagutaraztea  eta era berean «kirol horrek praktikarekin ondo pasatzea da gure asmoa». Hori horrela, Hernaniko gazteak animatu nahi dituzte ate irekietara, eta honakoa azaldu dute; «etorri ate irekietara, probatu eskubaloia, eta nahi izanez gero gure klubean ongi etorri izango zara. Horrez gain, parte hartzen duten guztiei merienda emango zaie». 

Errepasoa, pasa denari

Amaitu den denboraldiari errepasoa egin dio eskubaloiko taldeak, eta dio jubenilek eta seniorrak izan direla gorabehera haundiekin konpetizioan aritu diren kategoria bakarrak: «pandemiak baldintzatu du goitik behera eskubaloiaren praktika eta beste kategorietako neska eta mutilak entrenamenduekin konformatu behar izatea. Konfinamenduan, ordutegi murrizketa, entrenamenduen etetea, lehiatzeko ezintasuna, partiduen eteteak...izan da denboraldi honetan aipatzekoak. Ea hurrengo denboraldian kategoria guztiek duten aukera martxan jartzeko»azaldu dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!