Iñigo Llopisek Europako errekorra apurtu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00

Espainiako kluben arteko txapelketan, Lloret de Mar-en egin du 200 bizkar proban S8 mailan.

Iñigo Llopis Tokioko Olinpiar Joku Paraolinpikoak prestatzen ari da eta bide horretan hainbat marka eta domina ari da irabazten. Dudarik gabe, prestakuntza ongi doan seinale.

Asteburu honetan Espainiako kluben arteko txapelketan hartu du parte Lloret de Mar-en eta zenbait urrezko domina lortzeaz gain, Europako errekor berri bat lortu du 200 bizkarren. 2:24ko denbora egin zuen S8 mailan eta 50 bizkarrean ere Espainiako bere errekorra hobetu zuen.

Donostiako Paco Yoldi igerilekuan Gipuzkoako Open Saria izan da eta bertan Xabier Huitzi eta Enaitz Goñi hernaniarrek parte hartu dute. Goñik marka onak eta dominak lortu zituen 50 libre, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estiloetan eta Huitzik ere bere denborarik onena egin zuen 100 tximeletan. Aste gutxitan dituzte txapelketarik garrantzitsuenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!