Hutsik dauden lokalen poltsan sartzeko deialdia

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 7a, 00:00

Udal poltsan sartzeko hirugarren deialdia da eta lokal komertzialak dinamizatzeko asmoa du 'Guztion' egitasmoak.

'Guztion' egitasmoaren barruan hutsik dauden lokalen udal poltsan sartzeko hirugarren deialdia zabaldu du Hernaniko Udalak. 2019garren urtean jarri zuen martxan egitasmo hau, hutsik dauden lokal komertzialak dinamizatzeko asmoarekin.


Hori dela eta, Udalak bilera batera dei egiten die hutsik duen lokala udal poltsan sartzeko interesa duten jabe guztiei. Informazio saioa ostegunean, ekainaren 10ean, Biteri kultur etxean, 18:00etan izango da.


Poltsa horretan dauden lokalek, ikusgarritasuna haunditzeaz gain, abantailak ere izango dituzte Udalaren hainbat egitasmotan, dirulaguntzetan, esaterako. Partehartzen duten lokalek kanpoaldean bereizgarri bat dute eta ikusgai daude Hernaniko webgunean. 


Udalak hutsik dauden lokalen informazioa bildu zuen, lokalen poltsa osatzeko eta lokal horien  jabeak eta merkataritza ekimen berri bat, negozio berri bat, martxan jarri nahi dituzten ekintzaileak harremanetan jartzeko. Orain arte bi deialdi burutu dira programan izena emateko eta hutsik dauden lokalen udal poltsan sartzeko, eta 21 lokal daude programan.


Informazio gehiago udaletxeko Merkataritza sailean 943 33 70 28 telefono zenbakian lortu daiteke, goizez. Baita https://www.hernani.eus/eu/guztion estekan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!