Mahai ingurua, etzi Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 6a, 00:00

LGTBI+ Zikloari jarraipena emateko, etzi asteartean, hilaren 8an, mahai ingurua izango da Biterin: Trans Lege Proiektuaren harira «sortutako iruzurrak desmitifikatzen». Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, Biteri kultur etxean. Euskeraz izango da, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua ere izango da. Bryan Altimasberes, Aitzole Araneta eta Kattalin Miner izango dira hizlariak, eta Mash Elizaldek gidatuko du saioa. Gainera, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!