Hernaniko Udal Jolas igerilekuak ekainaren 19an, larunbatean, irekiko dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 6a, 00:00

Pasa den urtean hartu ziren erabakiak mantentzen dira.

Iaz bezala, aforoa erdia denez, egunean bi txanda egongo dira eta herritar bakoitzak txanda bakarra aukeratu beharko du.

Hernaniko kanpoko jolas igerilekuak ekainaren 19an, larunbatean, irekiko dira eta irailaren 12ra arte egongo dira erabilgai. Pandemiaren ondorioz, aforoa %50ekoa izango denez, iaz bezala, bi txanda izango dira: goizez eta arratsaldez.

Bi aukera daude sartzeko: abonu txartela aterata edo aldian aldiko sarrera erosita. Bi kasuetan, aldez aurretik hartu beharko da txanda eta egun bakoitzean txanda bakarra aukeratu ahal izango da.

 

Abonu txartela bihartik eskuratu daiteke online eta ekainaren 12tik aurrera presentzialki jolas igerilekuan

Herritar guztiek izango dute abonatu txartela egiteko aukera; online (ekainaren 7tik aurrera) edo, presentzialki, jolas igerilekuetan bertan, aurretik zita hartuta 943 016 345 (ekainaren 12tik aurrera). Abonatu txartelak eta eguneko sarrerak prezioa erdia izango dute, zerbitzua ere mugatua delako. Beti bezala, Hernani eta Astigarragako kiroldegiko abonatuek prezio berezia izango dute.

Goizeko txanda 10:00etatik 15:00etara (14:30etan uretatik irten beharko da, eta arratsaldeko txanda 15:30tatik 20:30tara (20:00etan uretatik irten). Indarrean dauden neurriengatik aurten ere ez dira goiko toboganak irekiko eta aldagelak ezingo dira erabili.

Kanpoko igerilekuko abonua ez dutenek sarrera erosi beharko dute online edo bertan erosita, txartel bidez (harreran jende pilaketa saihesteko online aukera erabiltzea eskatzen da). Eta honekin batera hitzordua ere hartuta geratuko da.

Hernani eta Astigarragako abonatuentzat abonu familiarrak 37,45 euro kostatzen du, banakakoa 24,75 euro eta adingabea 16,35 euro. Ez abonatuentzat abonuen prezioak ondorengoak dira: 74,35 euro familiarra, 49 euro banakakoa eta 30 euro adingabea. Erabiltzaileentzat sarrerak 3,85 euro balio du 18 urtez gorakoentzat, 2,65 euro 18 urtez azpikoentzat, 3 urtez azpikoentzat 1,35 euro eta sei hilabetez beherakoak doan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!