San Joanetako pultserak eskuragai, dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 5a, 00:00

Kolore horia aukeratu dute aurtengo San Joanetarako.

Urtero moduan, aurten ere salgai daude Berriak-en bulegoan eta komertzioetan,  festetako pultserak, euro batean. 

Salgai daude dagoeneko, Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko bulegoan eta komertzioetan, aurtengo San Joanetako pultserak. Kolore horia aukeratu dute aurtengoetarako, «izan ere, orain arte ortzadarraren gainerako kolore guztiak erabili ditugu, eta horia falta zen». Euro batean eros daitezke, aipatutako lokaletan.

Bestalde, joan den urtean, osasun egoera zela eta, bertan behera gelditu ziren San Joanak. Aurten ere, Udalak jakinarazi duenez, ez dira ohi moduan izango. Arrazoi horrengatik, joan den urtean, pultserarik ez egitea erabaki zuten Berriakekoek. Dena den, azaldu dutenez, «herritar askok» eskatu zieten pultserak egiteko. «Beraz, aurten egitea erabaki dugu», kontatu dute. «Aurten lortuko al dugu guztiak bukatzea, moreekin gertatu zen bezalaxe? Ziur baietz!».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!