Herri arteko txapelketa jokatuko dute pelotari hernaniarrek gaur arratsaldean, Azpeitian

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 4a, 00:00

Kadete mailan Unax Manterola eta Oier Alegriak jokatuko dute.

Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera herri arteko txapelketari, eta bertan ariko dira kadete mailan Unax Manterola eta Oier Alegria, jubeniletan Unai Etxarri eta Anartz Oiartzabal eta seniorretan zalantzak daude.

Gaur arratsaldeko 18:30etan,  Azpeitian final laurdenetako itzulerako kanporaketa jokatuko dute pelotari hernaniarrek, Azpeitiko pelotarien aurka. Eta Hernaniko pelota elkartekoek jakinarazi dute hainbat pelotari ukituta daudela eta horrez gain, titular bat lesionatuta dagoela. 

Josu Oiaga entrenatzaileak Hernanin jokatu zuten bikote bera jarriko du kadete mailan, hau da, Unax Manterola eta Oier Alegriak, Odriozola eta Egiguren izango dituzte aurkari, eta ezustekoa ematen saiatuko dira hernaniarrak. Jubeniletan, Unai Etxarri eta Anartz Oiartzabal atzelariak zalantzan dira, «biak eskuak ukituta baitituzte, eta bietako batek ez badu jokatzen, Unax Uitzi eta Xabier Apaolazak jokatuko dute, Egiguren eta Labakaren aurka. 

Seniorrak aldiz, egoera okerrago batean daude, izan ere, Markel Lizeaga atzelari titularra lesionatuta dago eta Mikel Lasa beste atzelariak eskuak ukituta izan arrean, «jokatzeko moduan dago». Aurrean Paul Ojuel ere zalantzan, eta jokatzerik ez badu, Xabier Salaberria sartuko da bere ordez, Alberdi eta Larrañagaren aurka.

Bihar, Astigartarrek, eskuz, Tolosaren aurka jokatuko dute, 11:00etan hasita, Amezketan. Eta palistak berriz, etxean ariko dira, goizeko 10:00etan hasita.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!