Palako ate irekiak, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 13:56

Palako ate irekiak antolatu dituzte gaurko, arratsaldeko 15:45etan, kiroldegiko frontoian.

Palan jokatzen ikasteko gogoa dutenek, gaur dute horretarako aukera. Hain justu, ate irekien jardunaldia antolatu dute gaurko, Lehen Hezkuntzako 6garren mailatik hasita DBHko lehenengo mailara arteko gazteentzat. Arratsaldeko 15:45etan jarri dute hitzordua, kiroldegiko frontoian.

Interesa dutenek, gogoa besterik ez dute eraman behar, material guztia (pala eta pilotak) pilotalekuan bertan izango dutelako eskuragarri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!