Eli eta Manex Pagolarekin bazkari musikatua izango da Iparragirren

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 00:00

Ekainaren 12an, anai-arreben eskutik, bazkari berezia izango da sagardotegian. Sarrerak 35 euroan daude salgai, Iparragirrera deituta.

Eli eta Manex Pagola ereñotzuarrekin, uda garaiari etorrera egingo dio Iparragirre sagardotegiak. Horretarako, ekainaren 12an, 14:00etan hasita, bazkari musikatua antolatu dute Iparragirren. Kontzertuarekin batera, sagardotegiko menua eta menu begetarianoa (aldez aurretik enkargatuta) izango dira aukeran.

Egungo osasun egoera dela eta, aforoa mugatua izango du ekitaldiak. Hori horrela, erreserbak aurrez egin behar dira, Iparragirrera deituta: 943 55 03 28. Menuaz eta kontzertuaz gozatzeko, 35 euro ordaindu beharko dira, sagardotegian bertan, bazkariko egunean.

 

Bertsoak, musika eta bazkari goxoa, datorren larunbatean

Iparragirrera bertaratzen direnek, menu goxoa jateko aukera izango dute. Gainera, Manexek eta Elik doinua jarriko diote eguerdiari. Otorduan, Iparragirreko sagardoak dastatu ahal izango dira, eta sagardo botilak ere salgai izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!