Eskerrak, higiene menstrualaren produktuen bilketan parte hartzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 00:00

Pasa den ostirala, maiatzaren 28a, pobrezia menstrualaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Aurten, Gipuzkoako emakumeen zenbait erakundek higiene menstrualaren produktuen bilketa sustatu dute eta Udaleko Elkarrekin-Podemoseko zinegotziek eskerrak eman nahi dizkiete kanpaina honek Hernanin izan duen harreragatik, beste behin «erakutsi baitu Hernanik herri solidarioa garela». Bildutakoa Donostiako Haurralde Fundaziora doa zuzenean, eta, aldi berean, hernaniarren eskuzabaltasuna eskertu nahi dute, nahiz eta jakin horietako asko gaizki pasatzen ari direla. Aipamen berezia egin behar zaio Hernaniko Todo-Todo supermerkatuko langileen jatortasunari eta adeitasunari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!