Zenbait odol emaileei, aitortza

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 00:00

Errekonozimendua eman zieten pasa den astean hainbat odol emaileei.

Joan den astean, odol emate kopuru borobiletara (25, 50, 60, 75 edota 80) iritsi zirenei errekonozimendua egin zieten Biterin. Denera, 14 hernaniarrei eta urnietar bati banatu zizkieten dominak eta diplomak.

Joan den urtean zuten hitzordua jarrita, aitortza hori egiteko; edonola ere, osasun egoera dela eta, aurten egin behar izan dute errekonozimenduko ekitaldia. Urtero, gainera, bazkari bat egiten dute horretarako; baina aurten, ordea, kultur etxean egin dute agerraldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!