Tokiko Gobernu Batzarra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 2a, 00:00

Ohiko Tokiko Gobernu Batzarra egingo da bihar telematikoki, 09:00etan. Gai ordenean hiru puntu nagusi daude eta amaitzeko erregu eta galderentzako tartea egongo da. Gaietako bat Madalena kaleko 1-7 atarien arteko urbanizazioa berritzeko obra prozedura ireki bidez kontratatzearena izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!