'Ereindako hazia' dokumentala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 2a, 00:00

Langileren 50. urteurrena ospatzeko asmoz, gaur eta bihar Ereindako hazia dokumentala eta emanaldia eskainiko da Biterin. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera. Datorren astean ere proiektatuko dute, ekainaren 9 eta 10ean hain justu. Emanaldiaren ondoren, dokumentala erosteko aukera ere izango dute herritarrek. Datorren asterako berriz amaiera festa prestatu dute. Eskola barruan egingo da osasun egoera dela eta, soilik ikasle, langile eta irakasleekin. Hiru egunetan luzatuko da festa ekainaren 9an hasi eta ekainaren 11ra bitarte. Xehetasun gehiagorako, aurrerago egitaraua argitaratuko dela diote, baina sorpresak ez direla faltako ere aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!