Udalekuetarako izenematea luzatu da eta zozketetako irabazlerik ez da azaldu

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 2a, 00:00

Hernani Club Rugby Elkarteak antolatu dituen Errugbi Udaleku Irekien izenematea datorren ostiral arte (ekainak 4) luzatu dute, arratsaldeko 14:00ak arte zehazki. «Azken aste hauetan espero baino izen emateko gehiago izan ditugu eta horiek haunditzeko intentzioarekin luzatu dugu epea». Bestetik, M16 eta M18 taldeak Estatuko txapelketara joateko errifak atera zituzten eta aurreko astean egin zuten zozketa. Hauek izan dira zenbaki sarituak: Mariscos Hernani 1.268, Pineda Harategia 1.050, Tripontzi jatetxea 438 eta sagardo kaxak 2.284.  Momentuz saridunak ez dira azaldu eta horiek azaltzeko bi aste egongo dira zain. Horiek azalduko ez balira bigarren zozketa bat egingo litzateke ekainaren 14an. Saria jasotzeko, klubeko helbide elektronikora edota bulegoko telefono zenbakira deitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!