Harrera sutsua, Beñat Leizari

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 2a, 00:00

Gudarien Plazan egin zioten harrera Beñat Leizari

Amorebietarekin Bigarren mailara igo eta gero Beñat Leiza futbolari hernaniarrari harrera sutsua egin zioten larunbatean bere lagunek Plazan. Bengalekin, pankartarekin eta txaloekin hartu zuten. Aurretik ohorezko sakea egin zuen Zubipen, Eibarren aurkako partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!