Gaur irekiko da udako ikastaroetako, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 00:00

Gaur irekiko da udako ikastaroetako izen ematea Hernaniko kiroldegian. Ikastaro eskaintza hilabetekoa izango da, uztaila eta abuztua hain zuzen ere. Ikastaro eskaintza zabala izango da eta kiroldegiko webgunean aurkitu daiteke: https://labur.eus/BOPJV. Ikastaroen izen ematea gaur hasiko da, uztaileko ikastaroetarako; gaurtik 15era bitartean dago aukera. Abuztukoetarako, berriz, gaurtik uztailaren 15era bitartean apuntatu daiteke. Bi modu daude horretarako, online edo 943 55 21 85 zenbakira deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!