Ekain Tolaretxipik jantzi zuen Eskolarteko Txapelketako txapela

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 00:00

Ekain Tolaretxipik jantzi zuen Eskolarteko Txapelketako txapela

Euskal Herriko Eskolartekoan hartuko du parte Ekain Tolaretxipi hernaniarrak. 

Pasa den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko finala Urnietan, eta Ekain Tolaretxipi hernaniarra nagusitu zen eta txapela eraman zuen etxera.

Ostiralean Urnietan jokatu zen finalean lau kanporaketetako irabazleek eta puntuazioz sailkatutako bi bertsolarik hartu zuten parte, hala nola: Joar Garate Rueda, Nerea Isusi Gomez, Naia Arrizabalaga Arrieta, Amets Aizpurua Manzisidor, Ekain Tolaretxipi Errasti eta Jon Mendiluze Mujika. 

Gai jartzaile lanak Eresti Oiarbidek egin zituen, eta epaile lanetan Leire Beloki, Zigor Leunda eta Amaia Otxotorena ereñotzuarra ere aritu zen. 

Azkenik, Ekain Tolaretxipi izan zen txapela jantzi zuena, eta Saroi Jauregik jantzi zion hain justu. Bigarren sailkatua  Naia Arrizabalagak eskuratu zuen. Honenbestez, Ekain Tolaretxipi eta bigarren gelditu den Naia izango dira Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartuko duten bi gipuzkoarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!