Sokatirarako tiraleku paregabea, Hernaniko atletismo pista

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 00:00

Gaztediren hiru taldeetako bat, esfortzu betean, larunbatean.

Aurreneko aldiz jokatu zen Hernanin, larunbat arratsaldean, lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren proba bat, 640 kiloko kategoriakoa. Eta egun batez, tiraleku paregabea izan zen atletismo pistako zelaia. Maila ederreko erakustaldia eskaini zuten zazpi taldeek, eta baita lehiatua ere: 6,5 punturekin berdinduta bukatu zuten Gaztedi A eta Goiherri taldeek, aurreneko postuan. Azkeneko tiraldia falta dute, Laukizen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!