Bi gai «gatazkatsu» maiatzeko plenoak, EAJren arabera

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 31a, 00:00

EAJk proposatutako futbol-errugbi zelaiaren balizko kokapena.

Alderdi jeltzaleak argi azaldu du, pasa den astean egin zen plenoan bi gai hauek «gatazkatsuak» izan zirela: «hilerokoa ez duten emakumea eta kirol hernaniarra».

Hernaniko alderdi jeltzalearen arabera, bi gai gatazkatsu izan zituen maiatzeko plenoak, honakoak hain zuzen; «plenoan ahaztu ziren hilerokoa ez duten emakumeek ere, hilerokoa dutenen behar antzekoak dituztela, eta beste alde batetik, kirol hernaniarra» azaldu zuten. 

Honako esaldiarekin laburbildu du Andoni Amonarraizek maiatzeko plenoa. Besteak beste azpimarratu zen, EH Bilduk pasa den urtetik gastatu ez dituen (gerakinak) 4,4 miloi euroekin zer egingo den, eta Elkarrekin Podemosek mozio bat aurkeztu zuen, «hilerokoarekin erlazionatutako produktu higienikoen BEZa jeistea eskatuz, hauek erosteko laguntzak eman...». Baina Amonarraizek honakoa gaineratu du: «ez ziren eskaera horietan sartzen lanik egiten ez duten eta premia oso antzekoak dituzten emakumeak». 

Gerakinarekin jarraituz, Amonarraizek azaldu du, EAJk EH Bilduk proposatutako partida bakarra ezeztatu duela, eta beste garrantzitsu batzuk aldatu; «eta horrez gain, proposamen batzuk urte bete atzeratzea eskatu dugu». 

Planteamendu honekin, eta gorde dituzten 1,3 milioi euroak murriztuz, alderdi jeltzalearen arabera egin dituzten kalkuluak ez dira egokiak, «390.000 eurotan utzita Hernaniko kirol-klubek egindako eskaera asko konpondu zitezkeen, besteak beste». EH Bilduk, ezezkoa eman zuen. Eta EAJk dio argudio pobrea erabili zutela, eta honakoa izan zen hain justu; «klubek ez zuten benetako eskaerarik egin, eta zifrak ez ziren benetakoak. Ausaz emanda zeuden». Baina EAJk dio, klubekin bildu zela urtarrila eta martxoan; «eta esan beharra dugu gure proposamenen kostuak, profesionalek egin dituzte, eta kostu errealak dira.  Haiek 1,3 milioi utzi dituztenez kalkuluetan asmatu ez dutelako, pentsatzen dute EAJ-PNVk beraiek bezala funtzionatzen duela? Errealitatetik urrun». 

Beste puntu gatazkatsua, hilerokoaren pobreziari buruzkoa da, eta Amonarraizek dio oso kritikoak izan zirela plenoan aurkeztu zen mozioarekin, arrazoi hauengatik: «hilerokoa ez duten emakumeak ez zituztelako kontutan izan. Bestetik, Elkarrekin Podemosek Hernaniko osoko bilkurara ekarri zuen berriz ere haiek Madrilen konpondu beharreko arazoa: higiene produktuen BEZa jaistea.Horrez gain eskatzen dute produktu hauek doakoak izatea, eta EAJ honen alde dago, Hernaniko familien diru sarreren arabera. Gainera uste dugu ez duela Hernaniko gazteen errealitatea islatzen».  
EAJtik, proposatu dute, Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioan, hilekoa ez duten emakumeak ere kontuan hartzea, eta «Elkarrekin Podemosen ezezkoa jaso genuen». 

«Lanean jarraituko dugu»
Amaitzeko, EAJko bozeramaileak ziurtatu du udaletxetik lanean jarraituko dutela buru belarri, errealitate ezberdinak dituzten eta behar ezberdinak dituzten pertsonak erakunde publikoetatik babestuta egon daitezen, eta «ez gara su artifizialetan sartuko, inora ez doazen mozioekin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!