Aktiboen mapa eratzeko kontraste saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 31a, 00:00

Hernaniko osasun aktiboak identifikatzeko bi mapa egin ditu Udalak: bata Udal teknikari eta ordezkari politikoek, Hernaniko osasun zentroko eta osasun publikoko arduradunekin batera, eta bestea herritarrekin. Bi mapa horien arteko kontraste saioa eskainiko da bihar, arratsaldeko 17:00etan hasita, Biteriko areto nagusian. Saioa irekia izango dela azaldu dute antolatzaileek, beraz diote parte hartu nahi duen oro bertaratu daitekeela; «herritar guztientzat irekia izango da biharko saioa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!