Odol ematea Goiz Eguzkin, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 31a, 00:00

Hilabeteko zitari eutsiz, bihar arratsaldeko 16:30etatik aurrera, odola emateko aukera dago Goiz Eguzkiko jubilatuen etxean. Goizez deitu behar da eta hitzordua eskatu, telefono honetara deituta: 943 00 78 84. Arratsaldeko 20:30ak arte dago aukera odola emateko. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu nahi dituzte bihar odola ematera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!