Kolonbia eta Hernaniren arteko aliantzak eta Venezuelako sexu eskubideei buruz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 31a, 00:00

Gaur arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, Kolonbia eta Hernaniren arteko sare eta aliantza estrategikoak, Venezuelako migratzaileekin sexu eta genero eskubideen ikuspegia txertatzeko, Webinar  bat eskainiko da.  

Hernaniko Udaleko txirotutako beste herrialdeekiko lankidetza egitasmoetarako diru laguntzaren baitan, azken diru laguntza deialdian Mundu Berriak Gobernuz Kanpoko erakundeak aurkeztutako egitasmoa izan zen diruz lagundutako bat. 

Eta egitasmo honen baitan, gaur arratsaldeko 16:00etan, Webinar bat eskainiko dute: Kolonbia eta Hernaniren arteko sare eta aliantza estrategikoak, Venezulako migratzaileekin sexu eta genero eskubideen ikuspegia txertatzeko eta erabiltzeko. 

Streaming bidez eskainiko dute Webinarra, eta helburu nagusia da, politikariak, akademikoak eta komunitarioak informatzea eta sentsibilizatzea genero-ikuspegiarekin eta sexu-eskubideekin. 

Hernaniarrak gaurko topaketan parte hartzen 
Topaketa honetan besteak beste parte hartuko dute: Itxaso Lekuona Legorburuk (Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zinegotziak), Irantzu Jauregi Artolak  (Udaleko Berdintasun Kulturartekotasun arloko arduradun teknikoak) eta Hernaniko bi eragiletako ordezkari hauek ere hartuko dute parte, hala nola, Egoitz Albenizek (Hiruki Larroxa) eta Brayan Altimasberesek (Loratuz Lotu).

Gaur eskainiko den egitasmoa streaming bidez eskainiko denez, edonork dauka aukera jarraitzeko, esteka honetan sartuta: https://youtube.com/SantotoTunjaOnline/. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!