40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo, Oriamendi Eskolako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 30a, 00:00

Ezkerrean Murgiondo, ondoan Irazu, eta txapelarekin Loitegi eta Goikoetxea.

Loitegi eta Goikoetxeak jantzi dute Oriamendi Eskolako txapelketako txapela, Irazu eta Murgiondo hernaniarrari garaituz. 

Ostiralean jakin zen zeintzuk izan ziren Oriamendi Eskolako txapelketako lehenengo txapeldunak: Loitegi eta Goikoetxea. 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo hernaniarra finalean, «merezimendu osoz» gainera. 

Ligaxkan gertatu moduan, Loitegi eta Goikoetxea gehiago izan ziren eta partidua menderatzea lortu zuten, hasiera berdindua joan bazen ere. Lau erremontistak, maila paretsuan hasi ziren eta 18na arte ez zegoen argi nork irabaziko ote zuen txapela. 

Hala ere, partidu erditik aurrera, Loitegik aurrerapausoa eman zuen eta abantaila garrantzitsuak lortu zituzten gorriek. 

Erabateko kontrola lortu zuten Loitegi eta Goikoetxeak 25-20 aurreratuta. Azkenik, 40-31 irabaztea lortu zuten. 

Murgiondo hernaniarrak, 8 tanto egin zituen sakearekin, baina peloteoan, Goikoetxea gailendu zen. Aurrean aldiz, Loitegi izan zen erremontistarik nabarmenena, nahiz eta Irazuk partidu ederra jokatu.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!