Hiru saio bihar, Zilegi Eskolak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 30a, 00:00

'Nola aurreztu energian' du izena saioak eta Jon Lizarraga hernaniarrak eskainiko du, Biterin.

Biharko, Zilegi Eskolak, Nola aurreztu energian gaiari buruzko hiru saio antolatu ditu, eta Jon Lizarraga hernaniarrak eskainiko ditu gainera.

«Argindarraren tarifa elektrikoa berriz ezarriko digute» eta horren gaineko azalpenak emango ditu Jon Lizarragak. Era berean, fakturak nola irakurri eta ulertu behar diren ere azalduko du, baita etxeko gastuak nola murriztu ere.

Lehenengo saioa goizeko 09:30etatik 11:30etara izango da. Bigarrena aldiz, eguerdiko 14:30etatik 16:30etara, eta azkeneko saioa, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da.

Saioetara bertaratzeko, aurrez izena eman behar da, zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatziz, edo 663 043 314 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!