Mintzalaguna egitasmorako laguntzaileak behar ditu Doberak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 30a, 00:00

Udaran, euskera praktikatzen jarraitu nahi duten 3 euskaldun berrirekin talde berri bat sortu nahi du Doberak, eta laguntzaileak behar ditu.

Udaran, euskera praktikatzen jarraitu nahi duten herritarrak badaude. Hiru euskaldun berrirekin talde bat sortu nahi du Doberak, baina horretarako, laguntzaileak behar ditu.   

Astean ordu beteko saioa izan ohi da, eta ez da behar inolako maila teknikorik, «euskeraz jakitea eta beste batzuekin esperientzia elkarbanatzeko gogoa edukitzea besterik ez da behar».

Mintzalaguna euskerazko mintzapraktikak egiteko egitasmoa da. Bertan euskera ikasten ari direnak eta euskeraz ondo egiten dutenak inplikatzen ditu Doberak, eta horretarako, «borondatea eta denbora pixka bat besterik ez da behar, dakienak ez dakienari laguntzeko».

Horretarako, astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira, paseoan, kafetegian, parkean... «euskeraz aritzeko eta euskeraz bizitzeko».

Mintzalagun egitasmoarekin, helduen arteko harreman informaletan euskeraren erabilera areagotu nahiko luke, Doberak.

 

Urte osoan eman daiteke izena

Mintzapraktikan parte hartzeko interesa izanez gero, urte osoan eman daiteke izena, dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatziz, edo telefono zenbaki hauetara deituta: 943 33 27 99 eta 662 406 692.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!