Odol emaile fidelenei, dominak gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 29a, 00:00

Ohiko bazkaririk gabe, baina ekitaldia antolatu du Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak, gaurko, odol emaile finenei errekozimendua egiteko. 15 herritarri banatuko dizkiete dominak eta diplomak, eguerdiko 12:00etan, Biteriko areto nagusian. Zehazki, izango dira 80, 75, 60, 50 eta 25 estrakzioetara iritsi direnak. Ekitaldian, Joxe Ramon Beroiz izango dute gogoan, urtetan Hernaniko Odol Emaileen delegatua izan zena, eta joan den urtean hil zena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!