Energia aurrezteari buruz, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 29a, 00:00

Etzi egingo dute hurrengo Zilegi Eskola, AEKk antolatuta; eta oraingoan, energia aurrezteko moduei buruz ariko dira, Jon Lizarraga hernaniarraren eskutik. Hiru saio izango dira, Biteri kultur etxean: 09:30etatik 11:30etara aurrenekoa; 14:30etatik 16:30etara bigarrena; eta 18:00etatik 20:00etara hirugarrena. Horietako batean izena emateko, zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi behar da, edo 663 043 314 telefonora deitu. Argindarraren tarifa elektriko berriak ezarriko dituztela eta, horren gaineko azalpenak emango ditu berak, eta fakturak nola irakurri eta ulertu behar diren ere azalduko du. Etxeko gastuak nola murriztu daitezkeen ere emango du aditzera, Jon Lizarragak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!