Bihar Herriartekoaren final laurdena, Azpeitiren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 29a, 00:00

Markel Lizeagak Paul Ojuelekin jokatuko du herriartekoa gaur arratsaldean, kiroldegian, Azpeitiaren aurka.

Joanekoa Hernanin jokatu da, kiroldegian, 16:30etatik aurrera. Udaberriko Txapelketaren azkenaurreko fasea ere jokoan dute hernaniarrek.

Txapelketa ofizialen amaiera heltzear da, Hernaniko pelotarientzat ere. Bihar, herriarteko   final laurdenak jokatuko dira kiroldegiko frontoian, 16:30etan hasita. Hernaniarrek  Azpeitiaren aurka jokatuko dute, eta ez dira partidu errazak izango; izan ere, Azpeitia txapela irabazteko faboritoetako bat da txapelketa honetan. Gainera, 2019an, azpitxapeldun izan ziren, eta aurtengoan ere indartsu ari dira. 

Edonola ere, gogor aritu dira hernaniarrak orain arte ere, eta   norgehiagoka biziak espero dira bihar. Kadeteetan, Unax Manterola eta Oier Alegria arituko dira, Labaka eta U.Egigurenen aurka. Jubeniletan, berriz, Xabier Apaolaza eta Unai Etxarri lehiatuko dira I.Egiguren eta Labakaren kontra, 17:00etan hasita. 
Eta, seniorretan, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak Alberdi eta Murgiondorekin neurtuko dituzte indarrak, 17:30etan. Azken horretarako pronostikoak oso parekatuak direla aurreratu dute entrenatzaileek, eta, beraz, partidu «erakargarria» izango dela esan dute. Hala ere, kanporaketa ateak itxita jokatuko da,  eta, ondorioz, oso ikusle gutxik izango dute aukera pelotalekuan egoteko.

Udaberri Txapelketako azkenaurreko fasea, gaur

Herriartekoa ez ezik, bestelako partiduak ere izango dira asteburuan. Udaberi Txapelketako sailkapen faseko azken jardunaldia izango da gaur. Xuban Iturbe hernaniarrak eta Goñi astigartarrak, Ilunpeko Zubimendiren eta Otaegiren aurka arituko dira, Azpeitian, 16:30etan. Iturbek eta Goñik bi tantoko baino gehiagoko aldearekin irabazten badute, azken fasera sailkatuko dira.

Bestalde, gaur, 17:00etan, Xabier Salaberria eta Iñigo Labaka seniorrek Ataungo Etxeberria eta Goikoetxearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Kasu honetan ere, irabaziz gero, txapelketako azken faserako pasea lortuko dute hernaniarrek.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!