Finalerdiak erabaki dira Sagardoaren Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 29a, 00:00

Etzi Urriza eta Zalduak, Segurola eta Larrañagaren aurka ariko dira eta Ansa-Labaka, Goikoetxea-Aizpururen kontra. 

Azken jardunaldiak ez zuen aldaketarik ekarri Sagardoaren Txapelketaren sailkapenean. Ansa II-Labakak (Setien) azken jardunaldian ere irabazi egin zuten, 30-22, Goikoetxea-Aizpururen (Gurutzeta) aurka eta beraz partidu hau bera jokatuko da etziko finalerdian. Jardunaldiko lehenengo partiduan Juanenea eta Zubirik (Larre Gain) Erremontari saioan, aurreneko garaipena lortu zuten 21-30, baina ez zuten aukerarik eta Segurola eta Larrañaga (Gaztañaga) hirugarren postuan sailkatu dira nahiz eta galdu. Honela, finalerdian Urriza eta Zaldua (Bereziartua) izango dituzte aurkari Segurola eta Larrañagak. 

Azken bi partiduek ezusteko batzuk izan zituzten. Hasteko Juanenea eta Zubirik ez zuten irabazi orain arte eta sailkapenaren presiorik gabe txapelketako partidurik onena jokatu zuten eta merezimendu osoz lortu zuten garaipena. Segurola eta Larrañagak ez zuten punturik batu. Hala ere ez zuten posturik galdu Goikoetxeak eta Aizpuruk garaipena ez zutelako, lortu azken partidan. Setien sagardotegiaren bikoteak buelta eman zioten markagailuari 14-2ko azken partzial batekin. 

Urrutia eta Barrenetxeak, Gurutzetaren bikoteak, 16an edo tanto gutxiagoan geratzea behar zuten sailkatzeko, baina Goikoetxea eta Aizpuruk ez zuten arazorik izan 17ra iristeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!