Hernanik abantaila lortu nahi du Eibarren aurka gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 29a, 00:00

Elgoibarren aurka partidu gogorra jokatu zen.

Hirugarren mailara igotzeko fasearen finalerdien joaneko partidua jokatuko du 16:30etatik aurrera.

Hernanik Eibar Urkoren aurka jokatuko du gaur, 16:30etatik aurrera Zubipen eta denboraldiko azken partidua izango da etxean. Ohorezko Erregionalak Hirugarren mailara igotzeko fasearen finalerdiaren joanekoa du aurrean eta beraz helburua emaitza ona lortu eta bueltakoan, Unben, finalerako txartela lortzea da.

Aurreko astean, finalaurdenetan, sufritu egin zen Zubipen Elgoibarren aurka espero ez zenean eta beraz ikasgaia ikasita irtengo dira zelaiara Unai Munduatek zuzentzen dituen jokalariak. 

Eibar bere multzoko liderra izan zen eta askorentzat talderik indartsuena da edo indartsuenetakoa. Hala ere hauek ere finalaurdenetan asko sufritu behar izan zuten. Gainera ezin dute mailaz igo, goran Vitoria filialak jokatzen baitu. Ez da Zubipen jokatuko den partidu bakarra.

Ondoren, 19:00etan, Euskal Ligako taldearen txanda izango da. Oiartzunen kontra. Hernanik bolada onari jarraipena eman nahi dio. Jubenil nazionalak bihar, 12:00etan, Indartsuren aurka jokatuko du Basaurin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!