Haur eta gazteentzat ikastaroak, ekainean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 27a, 00:00

Haur eta gazteria arloak antolatu ditu, arratsaldez haur, nerabe eta gazteentzat. 

Hernaniko haur eta gazteria arloak, haur, nerabe eta gazteentzat ikastaroak antolatu ditu ekainerako, arratsaldeetan. Horietan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea, eta plazak baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo dute. Ikastaro guztietan, 10 euroko fiantza ordaindu beharko da, bukaeran itzuliko dutena.

15 eta 25 urte bitarteko gazteei bideratuta antolatu dituzte hiru ikastaro. Oinarrizko eskalada ikastaroa egingo dute ekainaren 7tik 11ra, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara; eta helbide honetan eman daiteke izena, ekainaren 2ra bitartean: labur.eus/vAxKv.

Bitxigintza tailerra ere antolatu dute haientzat, ekainaren 7tik 11ra hori ere, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Hauxe da izena emateko lotura: labur.eus/flm2p. Ekainaren 2a da azkeneko eguna, horretarako ere.

Eta adin tarte bererako, serigrafia tailerra egingo dute ekainaren 14, 15 eta 16an. Arratsaldeko 17:30etan hasiko dira saioak, eta 19:00etan amaituko dira. Hemen eman daiteke izena, ekainaren 3ra arte: labur.eus/film2P.

Familian aisiaz disfrutatze­ko, berriz, piragua ikastaroa izango da, ekainaren 12 eta 19an, 10:30etatik 12:00etara. Hemen eman daiteke izena: labur.eus/MLIMo. Nerabeentzako ere eskainiko da piragua ikastaroa, ekainaren 14tik 18ra, eta izena emateko, helbide honetan sartu behar da: labur.eus/yEx3Q.

Azkenik, Plisti plasta antolatu dute, txikientzat. Ekainaren 19an egingo da, Ave Maria parkean, 17:00etatik 19:00etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!