Auzo elkarteei zuzendutako dirulaguntzak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 26a, 00:00

Auzo elkarteei zuzendutako 2021eko dirulaguntzen helburua da elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea. Eskaera egiteko azken eguna, ekainaren 28a izango da, eta bigarren epea berriz, irailaren 1etik 30era bitartean izango da. Eskaerak HHZ bulegoan aurkez daitezke, aurrez hitzordua eskatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!