Erreferendumaren aldarria, pasa den asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 26a, 00:00

Kaxkoak kolore ederra hartu zuen larunbatean, Gure Eskuk jarritako postuekin.

Erreferendumaren aldarria egin zuen pasa den asteburuan Gure Eskuk Hernanin. Izan ere, Kale Nagusian sinadurak biltzeko postuak jartzeaz gain, Andre kalean Hamaika eta bat arrazoi bideoak ikusteko aukera izan zuten goizean zehar. Hamaika Gara abesti eta dantzarekin Hernaniko kaleak girotu zituzten. Goizean eguraldiak ez zuen asko lagundu, hala ere, herritarrak postuetara hurbildu ziren sinatzera. Postuetan, kamixetak, boligrafoak eta mota askotako materialak saldu zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!