Alderdi jeltzalea «pozez» dago Couth Galarretara garraiatzeko ideiarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 26a, 00:00

EAJk dio, herriaren garapena «denon eskuetan» dagoela, horregatik, EH Bilduk EAJrekin kontatu dezake, herrian enpresak jarri eta kalitatezko enplegua sortzeko. 

EAJko bozeramailea orain arte «kritiko» agertu da EH Bildurekin, Galarretan instalatu daitezkeen enpresak bilatzeagatik. Hala ere, oraingo honetan jakinarazi dute ados daudela; «pozik gaude Hernaniko enpresa batek hazten jarraitzen duelako. Eta badirudi EH Bilduk enpresaren hazkundea Galarretan izatea ahalbidetuko duela».

Alderdi jeltzaleko bozeramailea den Andoni Amonarraizek dio espero dutela ildo honetatik jarraitzea, eta «instalatzeko leku bat behar duten enpresek Hernani erabiltzea, udalerri erakargarri gisa». Horrez gain, gaineratu du, Couth Galarretara garraiatzeko ideia ederra dela; eta jarraian honakoa azaldu du «oso arraroa da, komunikabideek horren berri eman dute». Eta dio lanean jarraitu behar dutela, gertaera hau «extraordinarioa» izatetik, normala izatera bilakatzeko.

EAJ-PNVko bozeramaileak eskua luzatu dio gobernu taldeari, eta honakoa jakinarazi du; «herriaren garapena, denon eskuetan dago, ez da gobernu taldearen lana bakarrik. Horregatik, EH Bilduk, EAJrekin kontatu dezake, Hernanin enpresak jarri eta kalitatezko enplegua sortzeko asmotan».

Amaitzeko, honakoa gaineratu du; «behin baino gehiagotan argitaratu dugu Udalean egiten dugula lan, Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta inguruko enpresa eta beste batzuekin. Honekin, erakundearen garapen industrialean Galarreta puntu estrategikoa izatea nahi dugu, eta espero dugu hemendik aurrera Hernaniko Udalak ildo honetatik jarraitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!