Mice & Lenoir izango dira bihar oholtza gainean eta etzirako XXXV. Txalaparta festa antolatu da

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 26a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua, Biterin.

Bihar arratsaldean, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaizak, kontzertua eskainiko dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Etzirako berriz, XXXV. Txalaparta festa antolatu da, 19:00etan hasita.  

Bihar arratsaldean, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaiza izango ditugu Hernanin. Mice & Lenoir taldea osatzen dute bi kide hauek, eta bihar Biterin kontzertua eskainiko dute. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera emanaldiari. Sarrerak 7,5 euro balio du, eta bi modutara eros daiteke; Biterira bertaratuz eta bertan erosiz, edo kultura.hernani.eus webgunean. Sarrerak jada eskuragai daude, bai lehiatilan baita online ere. 

Etzi, XXXV. Txalaparta festa
Etzirako, XXXV. Txalaparta festa antolatu da. Honen harira gainera, Hernaniko Musika Eskolak eta Ttakun ttan ttakun taldeak kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!