Martindegi auzoa itxita egongo da gaurkoan, errepide bazterra konpontzeko lanak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 26a, 00:00

Tellerixar etxearen ondoan, errepide bazterra konponduko dute.

Gaur Martindegi auzoa itxita egongo da egun osoan zehar, Tellerixar etxearen ondoan hain justu. Errepide bazterra konpontzeko lanak egingo baititu Hernaniko Udalak.  

Errepide bazterrak konpontzeko lanak egingo ditu Hernaniko Udalak, agertu zen zuloaren betelana eta konponketa egite aldera, Martindegi auzoan. Hori horrela, gaur egun osoan zehar, Martindegi auzoa itxita egongo da, Tellerixar etxearen ondoan hain zuzen ere. Udalak jakinarazi du, egun bateko lana izango dela, beraz gaurko egunez egongo da auzoa itxita. 

Auzotarrek ezingo dute zuzenean Martindegi auzora jaitsi. Beraz, Erroilaburu bidegurutzetik, Akanetik, Akarregira jaitsi beharko dute. Martindegi auzotik ezingo da Erroilaburu bidegurutzera igo, horretarako Akarregitik Erroilaburura igo beharko dute, Akanetik hain justu. 

Hernaniko Udalak gertuko bizilagunei abisua emateaz gain, hesiak ere jarriko dituzte zerbitzuetako langileek, ezin dela pasa adierazteko.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!