Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, 2021eko dirulaguntzak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 25a, 00:00

2021garren ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak jada argitaratu dira, eta eskaera egiteko azken eguna ekainaren 21 izango da. Bigarren epea aldiz irailaren 1etik 30era da. 

Jadanik argitaratu dira GAOn, 2021garren ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak. Hauen xedea da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei, kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak ematea. 

Eskaerak, ekainaren 21era bitartean aurkez daitezke, Hernaniko Herritarren Harrera Zerbitzuko bulegora bertaratuz aurrez hitzordua hartuta. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 55 29 62 telefonora edo idatzi kultura@hernani.eus helbide elektronikora.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!