Atzieta eta apeaderoaren arteko bidea itxita, aste honetan zehar

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 25a, 00:00

40 aparkaleku gehiago daude Karabeleko bizilagunentzat, Akarregi poligonoan.

Horrez gain, Karabeleko bizilagunek jada erabili ditzakete Akarregi poligonoko 40 aparkalekuak. Orain guztira, 75 aparkaleku berri daude erabilgarri. 

Udalaren Irisgarritasun Planaren baitan, Atzietatik tren geltokiaren apeaderora doan bidean lan batzuk egiten hasi ziren atzo, eta astebetean itxita egongo da bide hau. Eremu horretako zoruko hormigoia pikatu, zuhaitza kendu eta zoru berria eraikiko dela jakinarazi du Udalak.

Horrekin batera, eskubanda bikoitzak jarriko dira jaitsieran, eta lan horien ondoren, beste eskuhartze bat egingo du Udalak. «Orain dela aste batzuk zuhaitz bat kentzean enbor batek horman jo eta harri bat erori zen». Orduz geroztik, Udala obra horien kontratazioarekin lanean aritu da. Bitartean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, hesitua dago eremua.   

 

Karabeleko bizilagunek, aparkaleku gehiago 
Joan zen martxoan, Zubipe eta Landare arteko bidean beste 35 aparkaleku egokitu ziren, eta Akarregiko eremu berriarekin, 75 aparkaleku berri daude erabilgai. 

Honako eremu hau, lur pribatua denez, Hernaniko Udalak jabearekin hitzarmen bat sinatu zuen, eta egokitze lanak egin dira dagoeneko. 
Hori horrela, lan hauek amaituta, aparkalekua erabiltzeko moduan dago gaurtik, «orotara, 40 plaza bizilagunentzat».    

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!