Alaitz Barrenetxea eta Maddi Iriondo, Euskal Ligan txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 25a, 00:00

Euskal Ligan txapela eta hirugarren postua lortu dira

Astigarragak pasa du Herriarteko kanporaketa, baina Hernani kanpoan geratu da tanteoagatik.

Hernanik txapela garrantzitsua lortu du asteburu honetan palako Euskal Ligan. Alaitz Barrenetxea eta Maddi Iriondok Euskal Herriko txapela eskuratu zuten kadeteetan, Mendizorrotzan jokaturiko azken jardunaldian. Merezimendu osoz irabazi zuten txapela partidu guztietan nagusi izan eta gero. Hori bai, partidu denak izan ziren estuak eta tanto bakarreko edo bi tantoko aldearekin lortu ziren garaipenak. Finalerdian Larraunen kontra 15-14 irabazita pasa ziren finalera eta hemen ere emaitza berdinarekin lortu zuten txapela Mendillorriko klubaren kontra.

 

Jubeniletan, hirugarren Enara Macicior eta Ane Kerejeta kadeteak

Jubeniletan ezin izan zen garaipena lortu eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten Enara Macicior eta Ane Kerejetak Euskal Ligan. Hala ere, gogoratu behar da jubeniletan kadete mailako bikoteak jokatu duela eta oraindik ez direla jubenilak. Ez dute bere maila erakutsi urduritasunaren eraginez. Oso partidu gogorrak izan dituzte eta asko ikasi ere bai.

 

Soraluzek utzi du Hernani kalean eta Astigarragak Tolosa izango du aurkari

Hernanik eta Astigarragak lortu zuten kanporaketa berdintzea, 3na, Herriarteko txapelketan, baina hernaniarrak kanpoan geratu dira eta astigartarrak kanporaketa pasa dute. Hernani tanteoagatik geratu da kanpoan. Banaka 20-10 galdu zuen, binaka 20-14 irabazi eta 7an barruan 20-17 irabazi. Aldea  19koa zen aurka eta oraingoan ere tanteoan atzetik geratu dira.

Alderantziz gertatu zaio Astigarragari. Astigarragak aldeko eta kontrako tantoak berdinduta zituzten joanekoan, nahiz eta 2-1 galdu eta oraingoan bi partidu irabazi zituzten eta Tolosaren kontra jokatuko dute hurrengo kanporaketa. Asier Salaberriak 20-4 irabazi zuen banaka, binakakoan Mikel Txoperena eta Beñat Zubiarrainek 20-9 irabazi zuten eta 7 barruan 9-20 galdu zuen Julen Gelbentzuk.

Bestetik, Hernaniko beste bi bikote finaletara sartu dira bi txapelketetan. Irazustabarrena eta Arrietak 2-1 irabazi zuten Auñamendiren kontra Espainiako trinkete txapelketako finalerdian. Gipuzkoako txapelketan, jubeniletan, 30-21 galdu zuen Hernanik Su-Berriren kontra, baina nahiz eta galdu bi bikote hauek jokatuko dute finala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!