Ezin garaipena lortu, denboraldia bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 25a, 00:00

3-1 galdu zuten Hernaniko neska jubenilek, Lasarten ligako azkeneko partiduan.

Denboraldiko azkeneko partidua zeukaten Hernaniko neska jubenilek, igandean, Gipuzkoako Ligan. Eta ezin izan zuten garaipen batekin bukatu: 3-1 galdu zuten Lasarte-Oriako kiroldegian, Ostadarren kontra.

Ez zuten partidu ona jokatu hernaniarrek. Orekatuak izan ziren aurreneko bi jokoak, baina etxekoek lortu zuten garaipena bietan (25-19 eta 25-20). Hirugarrenean nagusitu ziren hernaniarrak (20-25), eta bazirudien partidua lehiatuko zutela, baina bere mailatik behera aritu ziren laugarrenean, eta 25-13 egin zien ihes jokoak eta partiduak.

Denboraldia bukatuta, datorrenari begira jarriko dira hernaniarrak, taldea osatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!