Bigarren mailara igoera lortu du Beñat Leizak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 24a, 00:00

Beñat Leiza (erdi parean), CD Hernaniren kamixeta berdearekin, igoera ospatzen. Argazkia: SD Amorebieta

Amorebietako futbol taldearekin ari da hernaniarra, eta herenegun lortu zuen balentria, Badajozen.

Aurreneko denboraldia du Beñat Leiza Balda hernaniarrak, Amorebietako futbol taldean; eta ez du berehalakoan ahaztuko: Espainiako bigarren mailara igoera lortu du, herenegun Badajoz menderatuta bere zelaian (0-1).

Bigarren B mailatik igotzeko azkeneko partidua zuen talde bizkaitarrak, eta ezustekoa eman zuen, Badajoz faboritoaren kontra. Partiduaren azkeneko minutuak jokatu zituen Leizak, 86garrenean zelairatu baitzen. Igoera faseko sei partiduetatik, hirutan jokatu du.

Partidua bukatu berritan os­patu zuen lorpena hernaniarrak, taldekideekin; eta horretarako, kamixeta berezi bat jantzi nahi izan zuen: CD Hernaniren berdea zeukan soinean, igoeraren ospakizunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!