Bizikleta martxari harrera, eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 24a, 00:00

Gaur abiatuko da pentsio publiko duinen aldeko bizikleta martxa, Errenteriatik; eta Hernanin harrera egingo diote erretiratu eta pentsiodunek, eguerdiko 11:45etan Zinkoenean. Haiekin batera osatuko dute Plazarako bidea, eta pintxoak eskainiko dizkiete bertan. Astigarragatik ere pasako da bizikleta martxa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!