Garbigailuekin, hitz eta jolas

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 23a, 00:00

Eszenatoki ederra prestatu zuten Biterin, 'Italino Grand Hotel' antzezlanerako.

Hotel italiar bilakatu zuten atzo eguerdian, Biteriko areto nagusia. Baina ez hoteleko egongela, logelak edo harrera, ez. Garbitegia izan zen eszenatokia, eta atrezzo ederrarekin, gainera. Hoteleko maindireak garbitzeaz arduratzen den gizona izan zen Italino Grand Hotel antzezlaneko protagonista. Eta garbigailu artean bakar-bakarrik egun eta gau, haiekin jolasean eta hizketan ere aritu zen gizona... aurre-aurrean dozenaka haur eta guraso zeuzkan arren. Beteta ageri ziren harmailak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!