Langileren urteurreneko dokumentala, lau saiotan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 23a, 00:00

Ekainaren 2, 3, 9 eta 10ean eskainiko dute, Biterin, arratsaldeko 19:30etan. Ikusteko, gonbidapenak eskatu behar dira.

Joan den urtean bete zituen 50 urte, Langile ikastolak; eta egitarau potoloa prestatu bazuten ere, ezin izan zuten nahi bezala ospatu, pandemia tarteko. Horregatik, aurten ekin diete ospakizun jarduerei berriro, eta erakusketa jarri ondoren, 50garren urteurreneko dokumentala eskainiko dute orain: Ereindako hazia, Langile 50 urte.

Ekainaren hasieran eskaini­ko dute, lau emanalditan; ze­haz­ki, hilaren aurreneko aste­azken eta ostegunetan: ekainaren 2an, 3an, 9an eta 10ean, denetan arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Biteri kultur etxean.

Gonbidapenak, maiatzaren 24tik 27ra Biterin

Dokumentala ikusi nahi duenak, hori bai, gonbidapena eskuratu beharko du aldez aurretik. Horiek eskuragarri izango dira maiatzaren 24an, 25ean, 26an eta 27an, 18:00etatik 20:00etara, Biteriko harreran.

Gainera, aditzera eman dute do­kumentala erosteko aukera izango dela, lau emanaldietako bakoitzaren bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!