Hernanik 0-2ko abantailari eutsi nahi dio gaur Zubipen Elgoibarren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 22a, 00:00

Hernanik ez luke arazorik behar kanporaketa pasatzeko.

Hirugarren mailara igotzeko final laurdenetako itzulerako partidua 16:30etan hasiko da.

Astebeteko atzerapenarekin Hirugarren mailara igotzeko final laurdenetako itzulerako partidua gaur jokatuko da Hernani eta Elgoibarren artean, 16:30etan hasita, Zubipeko futbol zelaian. Hernaniarrak bi goleko abantailarekin irtengo dira zelaira, Mintxetan 0-2 irabazi baitzuten eta alde sendoa da finalerdietara pasatzeko.

Aurreko astean erabaki ziren beste hiru sailkatuak eta Hernani pasaz gero Eibar Urko taldea izango du aurkari finalerdietan. Hori ere joan-itzuliko kanporaketa batean.

Euskal Ligako taldeak Sestaoren aurka bihar du partidua, 17:30etan, eta hernaniarrak faborito dira hiru puntuak lortzeko.

Mundarroko taldeek ere badiztuzte partiduak gaur eta bihar. Garrantzitsuena Gorengo taldeak du Zarkumendegin gaur 16:00etan, Oriokoren aurka. Irabaziz gero hiru lehendabizikoetan geratuko da eta hurrengo fasera pasako dira. Egoera berean dago Hernaniren bigarren taldea. Hemen aurkaria Danena da, bihar 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!