June Clemente eta Nerea Echarri Gipuzkoako txapeldun geratu dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 22a, 00:00

Jubenil taldea, Tolosan, Gipuzkoako txapelketan.

Tolosan jokatu zen txapelketa aurreko igandean, eta mazoekin eta pelotarekin gailendu ziren.

Aurreko igandean, Gipuzkoako amateur txapelketa jokatu zen Tolosan; eta bertan, Hernaniko gimnastak aritu ziren lehiatzen, taldeka eta bakarka. Orokorrean, emaitza onak lortu dituzte.

Bakarkako lehian, June Clemente eta Nerea Echarri txapeldun geratu ziren mazoekin eta pelotarekin, hurrenez hurren. Ainara Ruedak bigarren postuan amaitu xingolarekin eta baita sailkapen orokorrean. 

Bestalde, June Rueda ere txukun aritu zen, eta bosgarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. 
Taldeka kadeteak ongi aritu ziren eta seigarren postuan amaitu zuten; jubenilak, berriz,  bosgarren izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!