16 urtez azpikoek, gaur eta bihar, Espainiako txapelketa jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 22a, 00:00

18 urtez azpikoen erreleboa hartuko dute eta Sant Boi de Llobregaten ariko dira CAU Valencia, Sant Cugat eta Alcobendasen aurka.

Hernaniko 16 urtez azpiko taldeak Espainiako Txapelketa jokatuko du asteburuan, Sant Boi de Llobregaten. 18 urtez azpikoen txanda hartu dute eta bi egunez ariko dira Baldiri Aldeu zelaian. Lehenengo fasean, hiru partidu jokatuko ditu CAU Valencia eta Sant Cugaten kontra gaur bertan; eta, bihar goizean, Alcobendas izango du aurrez aurre hirugarren partiduan. Emaitzen arabera, finalerdietara edo ez pasako da talde gaztea. 

Denboraldi zail hau borobiltzeko aukera dute eta beraien maila, estatuko talde onenen aurka, neurtuko dute. Ilusio haundiarekin bidaiatuko dute jokalariek.


Neskak Landaren, bihar

Bestetik, bihar, Landaren Euskal Ligako partidua dute neskek. Durango taldea da aurkaria eta eguerdiko 12:00etan hasiko da norgehiagoka. Orain arte denboraldi ezin hobea ari dira osatzen neskak eta partidu guztiak irabazi dituzte.

Amaitzeko, errugbi barneratzaileko taldeak Valentziarako bidaiatuko du gaur arratsaldez, Culleran jokatzeko. Hernani, Les Abelles eta El Clan taldeen artean hainbat partidu izango dituzte eta errugbiarekin gozatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!