Dardo txapelketa gaur, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 22a, 00:00

Maiatzeko agenda ekintzez beteta aurkeztu zuten Gaztelekuko kideek. Gaur, dardo txapelketa izango da; eta, bihar, aldiz, mini golfera irteera izango dute. Datorren astean ere egiteko ugari izango dituzte: emozioen txokoa asteartean eta asteazkenean; wii bideojolasa ostegunean, marrazki libreak ostiralean eta, asteburuan, piraguismoa larunbatean eta hamma bead igandean.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!