'Italino Grand Hotel' haur antzerkia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 22a, 00:00

'Italino Gran Hotel' antzerkia.

Eguerdiko 12:00etan izango dute aukera, herriko txikienek, ikuskizunaz gozatzeko. Salgai daude sarrerak, online eta leihatilan. 

Maiatzeko kultur agendaren baitan, Companyia La Tal antzerkia konpainiaren eskutik, haur antzerkia izango da gaur, Biterin, eguerdiko 12:00etan: Italino Grand Hotel. Sarrerak 3 euroan daude salgai Biteriko leihatilan; edo, bestela, online kultura.hernani.eus webgunean. 

Ikuskizun goxo honekin, ondo pasatzeko eta hausnartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Antzerkia Italino Grand Hoteleko sotoan dago kokatuta, garbitegian. Han, pertsonaia bakarti batek arropak garbitu, lisatu eta lurrintzen ditu. Bakarrik bizi da, izaren artean amesten du eta makinekin berriketan eta bere itzalekin jolastuz bere bakardadea ezkutatzen du. Protagonista makinen bozgorailuen bidez jartzen da harremanetan munduarekin, eta hari horri tiraka, konturatzen da garbitegitik kanpo bizitza dagoela; eta, agian, noizbait bertatik aterako dela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!