Italino Grand Hotel, bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 21a, 00:00

Haurrentzako Italino Grand Hotel antzerkia eskainiko da bihar Biterin 12:00etan. Italino Grand Hoteleko azken sotoan dago garbitegia. Han, pertsonaia bakarti batek arropa garbitu, plantxatu eta lurrindu egiten du. Bakarrik bizi da, izaren artean amesten du, eta bakardadea ezkutatzen du makinekin berriketan eta bere itzalarekin jolastuz. Euskeraz da antzezlana eta 6 urtetik gorakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!